2009/10/30

Gernikako Azoka

Urriko azken astelehenean Gernika-Lumora joan ginen, Gernikako Azokara. Tren-geltokian elkartu ginen eta handik erosketak egitera joan ginen. Batzuek pastelak erosi zituzten, beste batzuek, gazta-eta, beste batzuek... Talo txorizoagaz jan eta txakolina edateko ere tartetxo bat utzi genuen.

Geroago, Bermeora joan ginen. Gure Cesarrek, klaseko mutil bakarrak,  gidariaren lana egin zuen bere herria erakusten. Harresiak, portu zaharra, Basterretxearen eta Enrique Zubiaren eskulturak eta beste hainbat gauza ikusi genituen.


Eguerdian, herriko Antzokian, ederto bazkaldu genuen  Ondo pasatu eta gero, etxera itzuli ginen.

Argazkia Cesarrek egin zuen

Gu ez ginen joan, gaixorik egoteagatik.

2009/10/21

Jose Angel Irigaray

Elenak, Barakaldokoak, "Bizkaia Maite" olerkia aurkeztu digu eta Jose Angel Irigaray hobeto ezagutzeko aurkezpen hau prestatu du.

View more presentations or Upload your own.

2009/10/14

Miren Agur Meabe

Elenak Miren Agur ezagutzen du elkarrekin ikasi zutelako. Bere olerkiak aurkeztu dizkigu diapositiba hauen bidez.

View more presentations or Upload your own.

2009/10/13

Iturrigorri taldea Euskaltzaindian eta Bizkaiko Foru Aldundian

Irailaren 17an gure lehenengo irtera izan genuen. Goizeko bederatzietan, Enparantza Berrian bildu ginen ikasle eta irakasle guztiok, Euskaltzaindian elkarrekin sartzeko. Gure taldekideok Sabinekin joan ginen.

Hitzaldi-aretora sartu, eta eseri egin  ginen. Josunek, Euskaltzaindiko bulegarietako  batek, azalpen interesgarria eman zigun. Gero, batzar-areto handia ezagutu genuen; hor euskaltzainak batzartzen dira Euskara batuaren arauen gainean, eztabaidatutakoan, erabakiak hartzeko.
Aretoko mahai luzearen inguruan hogeita hamarren bat aulki zeuden. Josunek antzinako liburu interesgarri batzuk erakutsi zizkigun: Linguae Vasconum Primitiae, Lehen Biblia euskaraz... Liburutegia ezagutu ostean kalera irten ginen.

Atsedenaldia hartu genuen, eta kafea ere bai, jakina!

Gero, ibilalditxo baten ostean, Bizkaiko Foru Aldundira iritsi ginen. Sartu ginenean, gidaria gure zain zegoen, eta segituan, bisitaldiari ekin zion.


Han, Eskailerak, beirateak, zutabeak, saloiak, altzairuak, irudiak... Gauza horien  guztien gaineko azalpena eman zigun. Bisitaldia amaitzeko, Aldundiaren gida bana oparitu zigun gure gidariak.
Bertan ateratako argazkiekin eta Mikel Laboaren "Baga, biga, higa" kantarekin, aurkezpen bat egin dugu, bisitaldiaren laburpena erakusteko. Hemen duzue!

Iturrigorri Taldea Euskaltzaindian eta Bizkaiko Foru Aldundian
View more presentations or Upload your own.


Benetan interesgarria izan zen txangoa!

2009/10/09

Gabriel Arestiren aurkezpena

Olerkiei buruzko lehen saioan Eloísak Gabriel Arestiren lana aurkeztu digu.

View more presentations or Upload your own.

Ongi etorri!

R-300eko ikasleak gara, Artazu-Goikon gaude, Iturrigorri gelan. "Ikasgelako bloga" proiektua egiteko asmoa dugu,  zuen eta gure esperientziak elkarren artean trukatzeko. Horretarako, blog hau sortu dugu, alde batetik, ikasteko nola egiten den, eta, beste aldetik, egite-prozesu horretan sortzen diren zailtasunei erreparatu eta aurre egiteko.
Zuen ikuspuntuak jakinarazi nahi badizkiguzue, iruzkinak erabil ditzakezue.
Aldez aurretik eskerrak emanez, ongietorria eman nahi dizuegu.