2009/12/17

Zorionak eta Urte berri on!

Iturrigorrikoek irakasleei eskerrak eman nahi dizkizuegu gurekin izandako jarrera lagungarriagatik momentu guztietan.
Gotzone, Sabin, Josu A, Montse, Amaia, Josu... Mila esker bihotz-bihotzez!


2009/12/10

JosAnton Artze, Hartzabal

Olerkien azken saioa izan dugu gaur, abenduaren 10ean. Aurorak "Txoria txori" aukeratu du, eta Joxan Artzeri buruzko aurkezpen hau erabili du guri lana azaltzeko.

View more presentations or Upload your own.

2009/12/09

Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka

 Durangoko Azoka 
Abenduaren 4tik 8ra egin da 44. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka. Bost egun hauetan, inoiz baino ekitaldi gehiago egon dira. 
Aurten zenbait nobedade gehitu dituzte webgunean: 2009ko nobedadeen katalogoa, sare sozialen atal bat... Horregatik aipamen hau egin nahi dugu gure blogean. Azokaren webgunea bisitatzeko klikatu ondorengo estekan:  Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka

2009/12/03

Nora ez dakizun hori


Abenduaren 2an, Irati Jimenez, Nora ez dakizun hori eleberriaren autorea, gurekin egon zen  azken obra komentatzeko.

Saioa oso interesgarria eta emankorra izan zen. Gotzonek, gure tutoreak, Iratiren aurkezpena egin zuen, era bitxi eta hunkigarri batean. Geroago, Iratik gure galdera guztiak erantzuteaz gain ,  istorioaren beste xehetasunak eman zizkigun: nola bururatu zitzaion ideia, liburuaren azalaren zergatia, norentzat idatzi zuen nobela hau... Bukatzeko, eskaintzak egin eta sinatu zuen gure liburuetan. Benetan atsegina!

Maitasun ezinezkoak eta kasualitate gertagaitzak topatuko dituzue eleberri honetan, likantropoak eta banpiroak, arima erosten duten aingeruak, ama hil ostean jaiotako haurrak, magoak, bidaiak, ipuinak... Pasioz eta liluraz beteriko liburua, jario hordigarri batez idatzia, amodio debekatuek bezala utzi ezinezko sorginkeriaz lotuko zaituztena.
Lagunei gomendatzeko!

2009/12/01

Mikel Laboaren oroimenez

Urtebete igaro da Mikel Laboa hil zenetik. Heriotzaren lehendabiziko urteurrenean, modu berezian gogoratu nahi izan dugu, gure blogean omenaldi txiki bat eginez.
Txoria Txori
Hitzak: Joxean Artze
Mikel Laboa, Alasdair Fraser & Skyedance